XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isilka-misilka

Hefestok energi iturriak, hau da, ikatza eta petrolioa nola sortu ziren kontatu zion Iboni, bere jakinmina asetzeko isilka-misilka.

Jakin nahi al duzue?

Lurraren historian zehar, zenbait itsaso zati ozeanoetatik aparte gelditu izan ohi dira, laku antzekoak osatuz.

Animalia eta landare kontaezinak azaleko uretatik itsasora erori eta bertan usteldu ziren.

Itsas horietan hustutzen ziren ibaiak, kontinentetik ekarritako hondar eta buztinaz bertako hondakinak estaliz.

Denboraren poderioz, animalia eta landare hondakin hauek, petrolio, gas edo ikatz geruza bihurtu ziren.

Ibonek, jakinminez, ikatza nola sortu zen galdetu zuen...

Baina ikatza, nola sortu zen? Ez dut ondo ulertzen.

Ikatza lur azpian aurkitzen da, barne-barnean.

Duela urte asko landare tropikal erraldoi ugari aintziretara erori ziren, eta bertan usteldu, lokatz eta simaurrez estaliz.

Denboraren poderioz masa hura gogortu egin zen, harri bihurtuz.

Baina zuhaitz antzeko garoak eta goroldioak ez ziren usteldu, ikatz beltz eta hauskor bihurtu baizik.

Hefestok kontatutakoa aztertu eta arretaz irakurri ondoren zure koadernora pasa, zure erara azalduz:

- Nola sortu ziren energi iturriak?

- Nola sortu zen ikatza?